Kanpaina hori eskualdeko 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin egin da (10-12 urte). Guztira eskualdeko 11 ikastetxe eta 400 gaztetxok parte hartu dute. Kanpainan hondakinak nola kudeatzen diren ikusi dute eta Zarauzko garbigunea eta Urteta zabortegia ikusi dituzte.
Elkano kalea 1-San Roke kalea 4 eraikina birgaitzeko lanak laster batean hasiko dira. Lan hauek burutzeko garabi bat ipini behar dute. Garabiak okupatuko duen orubea 5 m x 5m izango da eta gehienbat Gudarien enparantza hartuko du (okupazio horren zati bat Elkano kalea hartuko du). Elkano kalean ibilgailuek pasatzeko nahiko lekua izango ...