Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

ZARAUTZKO HONDARTZAN KAXALOTE BAT HONDARTU DA.

Balea lurperatu egingo dute, urte batzuen ondoren bere eskeletoa lurretik atera eta erakusteko.

Goizeko 7.30ean azaldu da 15 metro inguruko kaxalotea, "physeter macrocephalus"-a, Zarauzko hondartzan. Kaxalotea bizirik iritsi da hondartzara, baina ez da posible izan berriz itsasora eramatea eta bertan hil da. Enrique Franco-k, Ambar-eko teknikariak, azaldu duenez, kaxaloteak ez zuen lesiorik. Beraz, gaixotasun baten ondorioz hil dela ondorioztatu dute.

Hondartza garbitzeko erablitzen duten traktorearekin saiatu dira kaxalotea lehorreratzen, baina ez dute lortu, traktoreak ez baitzuen behar adina indar. Ondorioz, atoiontzi bat ekarri dute Zarautzera eta honek isatsera loturik dagoen soka batetik tiraka eramango du Oriora. Ondoren, Usurbilgo terreno batean lurperatuko dute 5 urtetarako. Denbora horretan gorputza ustelduko da eta eskeletoa aterako dute. Hasiera batean, hezurrak Donostiako Aquariumean erakusteko asmoa azaldu du bertako zuzendariak, Vicente Zaraguetak.

Badirudi kaxalote gaztea zela, bere  hortzak zorrotzak baitzeuden oraindik. Kaxalote hauek bakarrik bizi ohi dira eta sarri ikusten dira gure kostaldean. 3.000 metrotik behera itsasoratzeko gaitasuna dute, bertan bi ordu ere egon daitezkeelarik itsas azalera atera gabe.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: