* Windows Vista eta Office 2007 euskaraz
Microsoft-ek Windows Vista sistema eragilearen eta Office pakete berrienaren euskarazko lokalizazioak aurkeztu ditu. Sarean daude jada deskargarako, language pack gisa: pakete arin batzuk dira, erraz instalatzekoak. Erabilpena sustatzeko, sariak dituen kanpaina biral bat jarri da martxan, eta ordenagailu ekoizle batzuen kolaborazioa ere lortu dute.
Miramongo Parke Teknologikoan egin den ekitaldi batean aurkeztu ditu Microsoftek bere produktu berriak.
Lokalizazioa osorik Microsoft-ek finantziatu du, Windows XP-ren kasuan gertatu zen bezala. Egin, Elhuyar Fundazioak egin du. Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-zuzentasunaren bermea eman du, ez dirulaguntzarik.
Zabalkunde hori ez omen da izan oso sakona Windows XP-ren kasuan. Rosa Garcia Microsoft Españako presidenteak esan du 50.000 deskarga egin zirela haren language pack-arena. Hortaz, orain hori gainditu nahi dute eta horregatik Egin klik euskarari kanpainari. Zera da kontua: deskargak sustatzeko, maratoiko partehartzaile gisa eman dezakezu izena, eta kode bat emango dizute. Beste batzuk deskarga egitera animatzen badituzu, kode hori emaiezu, eta haiek deskargatzen dutenean zure kodea eman ahal izango dute. Horrela, deskarga gehien nork eragin edo gomendatu dituen ikusi ahal izango da, eta sei saiatuenentzat sariak egongo omen dira.
Microsoft-en kanpainaren URLa hau da: www.microsoft.es/eus
Eta deskargatu daitezkeen euskarazko lokalizazioen URL finalak hauek:
Informazio gehiago: http://sustatu.com/1214400103