Igandea, urriak 26, URBIAra egun pasa egingo dugu. Autobusak Otzaurteraino eramango gaitu eta Otzaurtetik habiatuko gara Urbiara, San Adrian-etik pasa eta Urbiako zelaietan bazkaldu ondoren Arantzazura jeitsi. San Adrian pasa ondoren nahi dutenak aizkorriko bidea hartu dezakete eta ondoren Urbiara jeitsi. Arantzazun arratsaldeko 7ak aldera hartuko dugu autobusa bueltarako.. Irteera: goizeko 8:30etan izango da. Izena emateko epea urriak 24arte izango da, Iruretagoiena drogerian. Prezioak, bazkideentzat 8,00 euro Familiatik 3 kide joaten badira, guztira 20,00 Familiatik 4 kide joaten badira, guztira 24,00 Bazkide ez direnak, 10,00 euro Bazkaria nor berak eraman behar du; SATUA TXERUEN KONTU!! Bazkide direnak lehentasuna izango dute