Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

UDALA HERRITARREI INFORMATZEN: URTEBETEKO BALANTZEA.

Datorren asteartean, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Udal Gobernuak AURZKEPEN IREKIA egingo du udaletxeko Pleno Aretoan: UDALA HERRITARREI INFORMATZEN: URTEBETEKO BALANTZEA.

Bertan, 2011ko ekainetik Udal Gobernuan urtebetean emandako urratsen balantzea aurkeztuko da, arlo bakoitzean hartu diren neurri nagusienak azalduz. Horrez gain, aurkezpenaren amaieran herritarrek euren zalantzak eta ekarpenak egiteko aukera ere izango dute.

Horrenbestez, getariar guztiei zuzendutako aurkezpena izango da, Udaleko kontuen inguruan zuzeneko informazioa izan dezaten. Beraz, herritar denei egiten zaie gonbita aurkezpenera.

Mila esker aldez aurretik eta bertan ikusiko garelakoan, ongi izan.

Getariako Udal Gobernua.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: