Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

UDAL GOBERNUAREN OHARRA: ANDONI ARISTI ETA GETARIAKO EAJREN AZKEN AKUSAZIOEN AURREAN.

Azken egunotan Andoni Aristi eta Getariako EAJ-k hainbat mediotan argitaratutako akusazioen aurrean, Getariako Udal Gobernuak honakoa adierazi nahi du:

  • Batetik, oso arriskutsua iruditzen zaigu berriro Udal Gobernuaren aurka egiteko Artzape herri aldizkaria tartean sartzea. Artzape aldizkaria herri proiektu bat baita, lehen egunetik gaurdaino euskararen aldeko lanean, talde politiko edo Udal Gobernu desberdinen aurrean guztiz independentea izan dena.
  • Artzape aldizkariak EAJren gutunak zentsuratu egiten dituela aipatzen du EAJ-k. Udal Gobernu bezala, ez zaigu iruditzen hori horrela denik, eta halako hitz gogorrak erabili aurretik, benetan hori horrela delako probak izan behar direla.
  • Baina salaketa ez da horretan geratzen, zentsura honen atzean Getariako Udal Gobernua dagoela baieztatzen baitute Andonik eta EAJ-k. Hau da, Udal Gobernua dela Artzapen ze artikulu argitaratu edo ez erabakitzen omen duena, eta ondorioz, EAJrenak ez argitaratzea agintzen duena.
  • Horren aurrean, Udal Gobernuak gogor salatu nahi du Andoni eta EAJren jarrera. Guztiz gezurra baita hori, Udal Gobernuak inoiz ez baitu Artzape aldizkariaren edukien inguruko inolako erabakirik hartu, ezta hartuko ere.
  • Inongo probarik, oinarririk gabe, gaiztakeria eta zentzugabekerian soilik oinarrituz egindako salaketak dira Andoni eta EAJrenak, aste honetako batzordean oso garbi geratu zen bezala. Oso salaketa gogorrak dira, beraien uste edo irudipen hutsaletan fundamentatuak.
  • Ez da justua, ezta etikoa ere, inolako probarik gabe, hainbesteko mina eta nahasmena eragin dezaketen adierazpenak egitea. Horrez gain, Artzape aldizkariaren gaia agertzen den bakoitzean, Andoni eta EAJren erreakzioa beti da akusazio pertsonalak egitea Udal Gobernuko kideren baten aurka, Udal Gobernua eta Artzaperen arteko nolabaiteko lotura faltsuak asmatuz. Dagoeneko 3 kideren aurka egin dute, eta aski dela uste dugu.
  • Edozein salaketa egin aurretik, ondo informatu eta argumentatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Baina, beste behin, inolako fundamenturik gabe akusatzearen aldeko apustua egin dute Andonik eta EAJ-k.
  • Akusazio hauen larritasuna ikusirik, batetik, Andoni eta EAJri publikoki errektifikatzeko eskatzen diegu, eta bestetik, Udalak hartu behar diren neurri guztiak hartuko dituela halakorik berriz gerta ez dadin.
  • Azkenik, dagoeneko urtebete baino gehiago igaro da Getariako herriak aldaketa bozkatu zuenetik. Horrenbestez, Andoni eta EAJk emaitza hori behingoz onartzeko garaia badutela iruditzen zaigu, eta orain arte gurekin izan duten jarrera mehatxatzailea eta oldarkorra aldatzekoa.


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: