ORIENTAZIO ZERBITZUA, ENPLEGURAKO ETA AUTOENPLEGURAKO
Urola Kostako Udal Elkarteak (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zentro kolabaratzailea) enplegurako eta autoenplegurako Orientazio Zerbitzua eskaini du joan den irailaz geroztik, Lanbideren dirulaguntzari esker. Hasiera batean zerbitzu hori joan den martxoaren 31ra arte eskaini behar zuen, baina Lanbidek epea luzatu du. Beraz, ekainaren 30era bitartean eskualdeko herritarrek Udal Elkarteko Orientazio Zerbitzuko zerbitzu eta ikastaroak jaso eta egin ditzakete. Data horretatik aurrera zerbitzu hori Lanbidek eskainiko du.
Orientazio Zerbitzuak orientazio saio eta zerbitzuak eskaintzen ditu, banan-banan nahiz taldeka. Zerbitzu horien helburua da langabeei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea.
[257Kbs.]