Google Earth-en lehiaketako garaipena oso positibotzat jo du alkateak. Udal pleno aretoan egindako ekitaldian herritar ordezkari ugari bildu ziren.
"Garai txar hauetan, notizi onak ere badira eta gaur ospatzen duguna horietako bat da. Gozatzeko unea da hau", honela mintzatu zen alkatea Udal pleno aretoan bildu ziren herri ordezkarien aurrean astearteko ekitaldian. Ordurako jakina zen Getariak irabazi zuela Google-k antolatutako 2012ko nazioarteko "Model your Town" lehiaketa, hiru dimentsiotan eginiko herririk ikusgarriena bezala.
Ekitaldian egon ziren Ana Izagirre, Basquetour Euskal Turismo Agentziaren zuzendari nagusia eta Ikerne Badiola, Foru Aldundiko Kirol, Kultura eta Gazteria saileko diputatua. Baina norbait pozik azaltzen bazen, lan hau burutu duten Josetxo Perez eta Pedro Domecq ziren. Hitz batetan laburtu zuten beraien sentimendua: "eskerrik asko".
Ekitaldiaren amaieran, Nika Lertxundik bi komentario hauek egin zituen, "Elkanok munduari bira eman zion eta lan hau bi urtetan munduan bueltaka ibiliko da eta bukatzeko anekdota txiki bat, ordenagailuko xaguak ezaguna egingo du Getariako arratoia". Irribarrez amaitu zuten, beraz, ekitaldia.
|
|||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||
|
|||||||||||||||