Mahai-inguru bikainaz gozatzeko aukera izan zuten pasaden asteartean, martxoak 29 udaletxeko pleno aretora hurbildu ziren guztiek.
MAHAI-INGURUA: “OLINPIAR-JOKOAK”.
"olinpiar jokoak". Bertan, protagonista bakoitzak beretzak olinpiar jokoek zer suposatzen duten azaldu zuen, euren esperientzia eta anekdotak kontatuz, eta Londres 2012 nola ikusten duten azaldu zuten baita; (nola prestatzen ari diren, sailkatzea lortzeko zer egin behar duten, etab.).
MAHAIKIDEAK:
MIKEL ODRIOZOLA:
Atleta. 50 km ibiliko proban parte hartzen du.
Bi olinpiar jokoetan hartu du parte, 2000. urtean Sydneyn eta 2008an Pekinen.
LEIRE OLABERRIA:
Pistako txirrindularia.
2008ko Pekingo olinpiar jokoetan brontzezko domina irabazi zuen puntuaketan.
AINHOA MURUA:
Triatleta.Bi olinpiar jokoetan hartu du parte, 2004an Atenas-en eta 2008an Beijing-en.
IÑAKI LEJARRETA:
Mendiko bizikletan aritzen da. Pekingo olinpiar jokoetan cross country kategorian diploma olinpikoa lortu zuen, 8. postuan amaituz.
MODERATZAILEA: Kepa Iribar Elizegi, kazetaria eta Euskadi Irratiko kirol-esataria
ZORIONAK!!!
Argazkiak: Getariako Udala
|
|||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||
|
|||||||||||||||