Hasierako lanbide prestakuntzako datorren ikasturteko izen-ematea zabalik dago. Soldadura eta galdaragintza lanbide ikasi ahal izango dute DBH gainditu ez duten 16 eta 18 urteko arteko gazteek.
Ikastaroa Udal Elkarteak Zumaian duen tailerrean eskainiko da (Estazioaldeko industrialdea, Urola plaza 10).
Izena emateko epea
Maiatza eta ekainean, zentroan.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astearte eta ostegunetan
(IZENE EMATEKO ORRIA:KLIKATU BERTAN)
Helburua: Lanbide hastapeneko ikastaroak dira eta helburua da, batetik, lanbide bat ikasi eta laneratzea, eta bestetik, DBHko graduatua lortzea.
Argibideak jaso eta izena emateko:
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Lanbide hastapena
- Tel. 943890808 / 943 862576
PROGRAMAREN ATALAK
Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu
Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.
- Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.
- Oinarrizko modulua: gizarte eta hizkuntza arloa, matematika eta zientzia eta teknikaren arloa.
Bigarren ikasturtea: 1050 ordu
- Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.
- Praktikak lantegietan.
- Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
Eskualdeko lantegietan laneratzea.
- Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
- Bakarkako ikasketa prozesua
- Erritmo eta maila desberdinak
- Jarraipena eta orientazioa
- Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
- Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana
Hasierako lanbide prestakuntzako
ikastaro hauek Urola Kosta Udal Elkarteak eskaintzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru laguntzarekin.