Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

KIROLA EUSKARAZ 2008: AURKEZPENA

Prentsaurrekoa eskaini zuen otsailaren 7an Kirola Euskaraz programaren barruan 2008an burutuko diren ekimenekin. Hainbat berrikuntza izango dira 2008an.

Prentsaurrekoan Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibiak, Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuko arduradun Xabier Urdangarinek eta EMUN aholkularitza-etxeko teknikari Jon Odriozolak parte hartu zuten.

Hona hemen 2008ko ekimenak:

"KIROLA EUSKARAZ" WEB ORRIA

Web orria jarriko du Udal Elkarteak martxan, Kirola eta Euskararen inguruko edukiekin. Honakoak eskainiko ditu: Udal Elkarteak sortu edo argitaratutako materialak, kirol aldizkariko edukiak, kirol elkarteek euskaraz jarduteko tresnak, eskualdeko kirol agenda...

KIROL MATERIALA DIGITALIZATZEA

Udal Elkarteak paperean kaleratu dituen argitalpenak digitalizatu eta interneten jarriko ditu eskura: Arraunketako Fitxa Didaktikoak (2002), Kirol elkarteen eskuliburua (2003), Surfeko Fitxa Didaktikoak (2004)...

KIROL ALDIZKARIA

Udaberrian kaleratuko da lehen zenbakia. Eskualdeko kirol, kirolari eta elkarteen berri emango du aldizkariak. Bi hilean behin kaleratuko da.

EUSKARA SASOIAN, kirol elkarteekin lanean

Une honetan 29 kirol elkarte ari dira parte hartzen Euskara sasoian programan. Helburua da kirol elkarteetan euskararen erabilpena areagotzea, nork bere neurri eta ahalmenaren arabera. Otsailean zehar hainbat elkarteri eskaintza egingo die Udal Elkarteak programan parte hartzeko.

Urtean zehar hainbat bisita eta dei egingo zaizkie elkarteei hartutako konpromisoak zer eta nola betetzen ari diren ikusteko. Horrez gain, urtean zehar aholkularitza zerbitzua eta itzulpen zerbitzua eskainiko die Udal Elkarteak elkarteei.

anterior  
  siguiente


 Galeria  Aurkezpena  Diapositiba


ELAN Euskadi
Loturak
turis
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: