Denbora kontua zen
Ketak denboraldiko 12. garaipena lortu zuen igande eguerdian, Intxurreri 4-1 irabazita. Jardunaldiak emaitza onak izan zituen Ketaren helburuetarako eta getariarrek ezinbestekoa zuten hiru puntuak bereganatzea.
Norgehiagoka hasieratik Ketak partidaren gidaritza hartu zuen. Intxurrek baloia mugitzen utzi zuen eta Ketak hegaletatik egin zuen min gehien. Lehen zatia 0-0 amaiatu bazen ere, hiru aukera garbi izan zituzten markagailan aurretik jartzeko.
Baina golak bigarren zatian iritsi ziren. Keta erdi lo atera zen zelaira eta garesti ordaindu zuen. Hasi bezain laster Intxurrek lehen gola egin zuen atezainak jotako baloi luze baten ondoren. Baina markagailuan aurretik jartzea denbora kontua baino ez zen izan. Keta nagusi zen zelaian eta ezker hegaletik egindako jokaldi baten ondorioz lehen gola iritsi zen. Danel Martinezek egin zuen 1-1-eko bigarren zutoinetik baloia sareetara bidaliz. Taldeak gora egin zuen eta bigarrena handik gutxira etorri zen. Oraingoan Aitor Garmendia aurrelari getariarrak egin zuen area txikitik. Hirugarrena ere laster etorriko zen eta oraingoan Jon Pajaresen jokaldi bati esker. Eta partida behin betiko amaitzeko, Aitor Arregik beste behin, laugarrena egin zuen.
Taldea eta zaleak pozik ziren Mendibeltzen. 40 puntu dituzte eta lider dira Lagun Onak taldearekin batera. Hain zuzen ere, talde azpeitiarrari egin beharko dio aurre datorren astean Garmendipeko futbol zelaian.