KETA 0-1 IRABAZI DIO ZESTOA LIDERRARI
Getariako Ketak 0-1 irabazi zion Zestoari, joan zen larunbatean Iraetako futbol zelaian jokatu zen partidan. Partida bikaina burutuz, hiru puntuak Getariara ekartzea lortu zuten Adolfo Etxebrriaren mutilek.
Partida zaila zuten ketako jokalariek, liderrari egin behar baizien aurre baina irabazteko asmoarekin zelairatu ziren eta baita lortu ere. Lehenengo zatian, gola egiteko aukera garbiak izan zituzten Zestoarren atezainaren aurrean, baina baloia ez zen sareratu. Bigarren zatian, intentsitate berean jokatu zen partida eta 70. minutuan, aldapa gora jarri zitzaien neurketa getariarrei. Epaileak jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen Keta. Hortzak estutu, eta gora egin zuten getariarrek, eta handik gutxira, Aitor Garmendiak zelai erdian baloi bat hartu, eta hiru aurkari atzean utzita falta arriskutsu bat lortu zuen area hertzean. Mikel Mujikak baloia hartu eta Ketari garaipena emango zion gola sartu zuen geldikako jokaldi honetan.
Hortik aurrera, sufritu beharra zuten partida amaierararte. Lan bikaina burutu zuten Ketako atzealariek eta Andoni Galarraga atzezainak.
Liderrari irabazteak, ilusioa eta konfidantza ekarri du taldera, eta Lagun Onak etxean jasotzeko zain daude jokalariak jadanik. Azpeitiarren aurka jokatuko dute datorren asteburuan
Etxekoa
TL
TV
Kanpokoa
LAGUN ONAK C.D.
4
-
0
ORIOKO F.T.
0
-
1
ELGOIBAR C.D.
1
-
1
AMAIKAK BAT FT
2
-
2
MONDRAGON C.F." B"
0
-
1
EUSKALDUNA S.D.
1
-
3
LAZKAO K.E.
1
-
3
ZESTOA K.B.
0
-
1
| Etxekoa | Kanpokoa | |||
|---|---|---|---|---|
| INTXURRE K.K.E. | - | |||
| TOLOSA C.F. "B" | - | |||
| ARETXABALETA KE "B" | - | |||
| MUTRIKU F.T. | - | |||
| URNIETA K.E. | - | |||
| UROLA K.E. | - | |||
| ANTZUOLA K.E. | - | |||
| GETARIAKO KETA F.T. | - |
| Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ZESTOA K.B. | 24 | 11 | 7 | 3 | 1 | 0 | 17 | 6 |
| 2 | ANTZUOLA K.E. | 24 | 11 | 7 | 3 | 1 | 0 | 22 | 14 |
| 3 | UROLA K.E. | 21 | 11 | 6 | 3 | 2 | 0 | 20 | 7 |
| 4 | LAGUN ONAK C.D. | 21 | 11 | 6 | 3 | 2 | 0 | 16 | 8 |
| 5 | ARETXABALETA KE "B" | 20 | 11 | 6 | 2 | 3 | 0 | 17 | 16 |
| 6 | MUTRIKU F.T. | 18 | 11 | 5 | 3 | 3 | 0 | 21 | 17 |
| 7 | ELGOIBAR C.D. | 17 | 11 | 5 | 2 | 4 | 0 | 20 | 11 |
| 8 | TOLOSA C.F. "B" | 16 | 11 | 5 | 1 | 5 | 0 | 18 | 12 |
| 9 | LAZKAO K.E. | 14 | 11 | 3 | 5 | 3 | 0 | 14 | 14 |
| 10 | ORIOKO F.T. | 13 | 11 | 3 | 4 | 4 | 0 | 12 | 12 |
| 11 | GETARIAKO KETA F.T. | 13 | 11 | 3 | 4 | 4 | 0 | 18 | 18 |
| 12 | AMAIKAK BAT FT | 11 | 11 | 2 | 5 | 4 | 0 | 18 | 23 |
| 13 | EUSKALDUNA S.D. | 10 | 11 | 2 | 4 | 5 | 0 | 12 | 21 |
| 14 | URNIETA K.E. | 10 | 11 | 3 | 1 | 7 | 0 | 7 | 21 |
| 15 | MONDRAGON C.F." B" | 6 | 11 | 1 | 3 | 7 | 0 | 8 | 24 |
| 16 | INTXURRE K.K.E. | 3 | 11 | 1 | 0 | 10 | 0 | 11 | 27 |