Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

IBILALDIA 2008

BIHOTZ TAUPADAK GERO ETA ARINAGO

Iganderako, Zornotzako Andra Mari ikastolak 30. Ibilaldia antolatu du. "Amore bi eta gehiago" lelopean, 09:30etik 20:00ak arte festa giroa izango da Bizkaiko geografiaren erdi-erdian dagoen herrian.

Ibilbidea sei gune ezberdinetan bananduta dago, musika, gastronomia eta kultura ezberdinetaz gozatzeko. Amaia Zubiria, Pantxoa eta Peio, Etsaiak eta Deskontrol taldeak musikaz arduratuko dira, besteak beste.

Halaber, gustu ezberdinetarako antolatuta dago Ibilaldia: Bertsolariak, txalapartariak, pailazoak, puzgarriak eta abar uneoro gozatu ahal izango dira. Horrez gain, aurten euskal kantagintza omenduko du Ibilaldiak.

Bestalde, 09:00tatik 21:00ak arte, garraio publikoa erabilgarri izango da Zornotzara heltzeko. Batetik, trenetan eta autobusetan ordutegi bereziak izango dira eta, bestetik, autoak kanpoaldeko industrialdeetan uztea ahalbideratuko dute.


Udalbidek urtero, Bizkaiko ikastolen aldeko festa erraldoira joateko dei egiten die herritarrei. Hortaz, igandean Udalbideko ordezkaritza egonen da presente Zornotzan, Igor Duñabeiti, Foruko alkatearen eskutik..

Estekak,

www.ibilaldia.com
www.eitb24.com



ELAN Euskadi
Loturak
turis
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: