Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

GETARIAKO UDALA

SAHATSAGAN LEHENDIK DAUDEN EKIPAMENDU  BATZUK HOBETU ETA BESTE BERRI BATZUK JARRIKO DIRA

 

Kultur eta kirol instalazio modernoak eraikitzea jasotzen du hirigintzako jarduerak

 

Sahatsagako urbanizazioak 128 etxebizitza eraikitzeko aukera emango du, horietariko asko babes publikokoak, baina ez hori bakarrik, baita eremu hori  udal-zerbitzu berriz hornitzeko eta lehendik daudenak hobetzeko aukera ere, Getariako Udalak onarturiko proiektuak jasotzen duenaren arabera.

 

Hirigintzako jarduketa honekin Udalak Sahatsagan antzemandako gabeziak konpondu nahi ditu, eta eremu honetako bizi-kalitatea are gehiago hobetu. Hala bada, udal-liburutegi berri bat eraikitzea izango da jarduketa horietariko bat, orain dagoenak ez duelako egungo beharrei erantzuteko adina gaitasunik.

 

Antzeko zerbait gertatzen da Haurreskolarekin ere, eta, hori horrela, instalazio handiago batzuetara lekualdatuko da, 0 eta 3 urte bitarteko haurren kolektibo geroz eta handiagoari erantzun egokia ematearen aldera.

 

Hezkuntza arloarekin jarraituz, Getariako Udalarentzat nahitaezkoa da Ikastola handitzea, eta, lehen urrats gisa, lokal itxi bat erantsiko dio ikasleei jangelako zerbitzua eskaintzeko, eta eguraldiak laguntzen ez duenean aterpean jolastu ahal izateko. 

 

Jarduketa hauekin batera, belar artifizialeko futbol-zelai berri bat egitea aurreikusten du proiektuak, egungo zelaiak partida bat jokatzeko edo behar bezala ikusteko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako.

 

Aipatu kultur eta kirol ekipamendu hauek guztiek herriko bizilagunen artean entzun eta antzemandako eskariak aseko dituelakoan dago Getariako Udala. Aurtengo urtearen azken aldera ekingo zaie bi urte inguru iraungo duten Sahatsagako urbanizazio-lanei.



ELAN Euskadi
Loturak
turis
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: