Joan den asteburuan, Mutrikuko uretan, Trainerilen Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa jokatu dira. Senior mutilak meritu handiko seigarren postua lortu dute txapelketan. Senior neskak eta jubenil mutilak, berriz, jokoan zeuden bandera guztiak (Liga eta Txapelketa) ekarri dituzte Getariara, Udaletxeko balkoia ederki apainduz.
Bestalde, datorren asteburuan (larunbat arratsaldean eta igande goizean), Euskadiko Trainerilen Txapelketa jokatuko da Zarautzen. Esan beharrik ez dago gure neska-mutilak bertan izango direla Ikurriña etxera ekartzeko asmotan.
ZORIONAK GUZTIOI !!!
AUPA GETARIA !!!