Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

GETARIAKO KETA FUTBOL TALDEA

Ketak markagailua irauli eta 3-2 irabazi zion Zestoari

Partida ikaragarria jokatu zuen Getariako Ketak joan den ostiralean Zestoaren aurka jokatutako norgehiagokan. 0-2 galtzen jarri ondoren, markagailuari buelta ematea lortu zuten, 3-2 jarri eta hiru puntuak eramateko.

Esan bezela, partida maldan gora jarri zitzaion Ketari 10. minuturako. Penalti bati eta jokaldi azkar bati esker, Zestoa 0-2 zen aurretik Mendibeltzen. Ketak garaipena behar zuen jeitsiera postuetako mamuak uxatzeko eta gogoz eta bihotzez ekin zion hiru golak sartzeari. Errakzioa azkar iritsi zen eta 30. minutuan, Aitor Garmendiak ongi borrokatutako baloi bat area hertzera iritsi eta Beñat Gerekak sareetara bidali zuen baloia eskuin zutoinaren laguntzaz. Golak konfidantza ekarri zuen taldera eta bigarrenaren bila joateko indarrak eman zizkion. Horrela, 40. minutuan, erdiraketa baten ondorioz baloia  bigarreen zutoinera iritsi eta Mikel Larrañagak buruz sareetara bidali zuen baloia.

Garaipena posible zela ikusi zuten jokalariek eta asmo horrekin zelairatu ziren bigarren zatian. Etengabe saiatu ziren jokalariak, hegaletatik batez ere, eta azkenean, gutxien espero zenean, Alex Txarolak zelai erditik falta loratu bat atera eta baloiak sareetan amaitu zuen ateari armiarma sareak kendu ondoren. Partida ongi amaitzeko defentsa lana egitea falta zen baina beste behin ere ongi burutu zuten eginkizun hau eta taldeak bere fruitua lortu egindako lanagatik.

Taldeak, ostiralean bertara hurbildu ziren zale guztiak eskertu nahi ditu. Hurrengo norgehiagoko Azpeitian izango dute Lagun Onak-en aurka.

Beñat Gereka Bikuña


Azken Jardunaldia:  26 . Jardunaldia - larunbata, 2011.eko apirilak 2
Etxekoa    TL       TV   Kanpokoa
INTXURRE K.K.E. 4  - 3  LAGUN ONAK C.D. 
TOLOSA C.F. "B" 2  - 0  ORIOKO F.T. 
ARETXABALETA KE "B" 1  - 1  ELGOIBAR C.D. 
MUTRIKU F.T. 1  - 2  AMAIKAK BAT FT 
URNIETA K.E. 2  - 0  MONDRAGON C.F." B" 
UROLA K.E. 3  - 1  EUSKALDUNA S.D. 
ANTZUOLA K.E. 3  - 0  LAZKAO K.E. 
GETARIAKO KETA F.T. 3  - 2  ZESTOA K.B. 

Hurrengo Jardunaldia:  27 . Jardunaldia - larunbata, 2011.eko apirilak 9
Etxekoa            Kanpokoa
ORIOKO F.T.   -   INTXURRE K.K.E. 
ELGOIBAR C.D.   -   TOLOSA C.F. "B" 
AMAIKAK BAT FT   -   ARETXABALETA KE "B" 
MONDRAGON C.F." B"   -   MUTRIKU F.T. 
EUSKALDUNA S.D.   -   URNIETA K.E. 
LAZKAO K.E.   -   UROLA K.E. 
ZESTOA K.B.   -   ANTZUOLA K.E. 
LAGUN ONAK C.D.   -   GETARIAKO KETA F.T. 

 

Sailkapena:

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   UROLA K.E. 53   26   15   8   3   0   47   15  
2   ELGOIBAR C.D. 51   26   15   6   5   0   49   20  
3   MUTRIKU F.T. 47   26   14   5   7   0   59   34  
4   ANTZUOLA K.E. 44   26   12   8   6   0   47   36  
5   ZESTOA K.B. 40   26   11   7   8   0   46   35  
6   ARETXABALETA KE "B" 40   26   10   10   6   0   36   32  
7   LAGUN ONAK C.D. 37   26   10   7   9   0   40   34  
8   TOLOSA C.F. "B" 37   26   11   4   11   0   41   39  
9   GETARIAKO KETA F.T. 36   26   10   6   10   0   38   37  
10   ORIOKO F.T. 35   26   9   8   9   0   32   31  
11   AMAIKAK BAT FT 33   26   8   9   9   0   47   46  
12   INTXURRE K.K.E. 32   26   9   5   12   0   44   57  
13   LAZKAO K.E. 25   26   6   7   13   0   30   49  
14   EUSKALDUNA S.D. 25   26   6   7   13   0   29   41  
15   URNIETA K.E. 23   26   6   5   15   0   20   49  
16   MONDRAGON C.F." B" 12   26   2   6   18   0   20   70  

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: