Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

GETARIA HIRIBILDU NAFARRA

Getariak ez du gorde aurreneko foru-gutuna, baina zalantzarik gabe Nafarroako erregeak (Antso VI. A Jakitunak edo Antso VII. A Azkarrak) emandakoa dela esan dezakegu.

Tesi ofizialak Getariaren hiribildu titulua Gaztelako errege Alfontso VIII.ari esleitzen zion. Baina Getariaren Sustraiak taldeak 2009. urtean demostratzen du, agirien bitartez, GETARIA HIRIBILDU NAFARRA dela.

Aurten Nafarroaren konkistaren 500 urte betetzen direla, Getariak bere izaera nafarra eta 1200. urteko Gaztelak burutu zuen konkista gogoratu nahi du, ekainaren 9an, larunbatean, egingo den ekitaldiarekin. Era berean, ekainaren 16an Iruñean antolatu den ekitaldi nagusira hurbiltzea ere animatzen zaituztegu.

Getariako kultur erakundeen parte hartzearekin hainbat ekitaldi antolatu dira larunbat honetarako.

Ekitaldi nagusia Getaria Hiribildu Nafarra izatearen aldarria egingo duen plakaren ezarpena izango da, eguerdiko 13:00etan Gudarien Enparantzan.

Getariako Udala.

Erantsitako fitxategiak:


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: