Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

GETARIA DONOSTIA ITSAS ZEHARKALDIA

ARAUDIA


1. 33. GETARIA – DONOSTIA Itsasoko Kayak Zeharkaldia 2010eko abuztuaren 22an izango da, 9
itsas miliako (17 Km) distantziarekin.


2. Irteera. Tradizional mailakoen irteera 10etan emango da Getariako portutik, modu NEUTRALIZATUAN emango da Orio parean kokatutako lehen kontrol punturaino. Sprinter mailaren irteera 10:25etan emango da. Ontziratze kontrola 9:30tatik aurrera izango delarik. Helmuga Kontxako Hondartzan izango da, La Perla‐ko eraikuntzaren aurrean. Ibilbidea egiteko gehienezko denbora bi ordu eta hogeita hamar minutukoa izango da, denbora honetan iritsi ezin diren parte hartzaileak bertan behera utzi beharko dute partaidetza salbamenduko ontziek edo antolakuntzak ohartuta, egin ezean antolakuntzak ez du izango ardurarik.


3. Probaren segurtasuna handitzeko derrigorrezko bi kontrol puntu (ontzia eta baliza) ezarriko dira ibilbidean. Lehen puntua: Orioko itsasadarraren parean. Bigarren puntua: Tximistarri. Parte‐hartzailea ontzia eta balizaren artean pasa beharko da, egin ezean deskalifikatua izango da.
4. Frogaren luzera eta itsaso zabalean kontutan izanda, parte hartzaileen piraguek ezaugarri minimo batzuk izan beharko dituzte itsas zeharkaldietara egokituak, honela ezingo dute 5 metro baina gutxiagoko eslorarik izan.
Piragua guztiek itsas zeharkaldietarako ezarrita dauden segurtasun neurriak eduki beharko dituzte: flotabilitate elementuak, derrigorrezko txalekoa eta txilibitua, línea de vida eta erremolkerako txikota edo soka.

5. Segurtasun arrazoiak direla eta badiara sarrera Santa Klara irla eta Akuarium‐aren artean egingo da, ibilbide hau egiten ez duenak automatikoki deskalifikatua izango delarik.
6. Parte hartzaileek momentu oro laguntzarako ontziak izango dituzte behar izanez gero.
7. Kontxako helmugan kamiseta, domina eta sariak emango dira eta antolakuntzak aperitibo bat eskainiko du parte hartzaileentzat.
8. Izen‐ematea
www.cdfortunake.com webgunean egin beharko da. Izen emateak 10 € balioko du eta abuztuaren 19an ITXIKO da. FEDERATU GABEAK horretaz gainera aseguruari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dute (7 €).
EZ DA IZEN EMATERIK HARTUKO PROBAREN EGUNEAN
9. Antolakuntzak piraguak eramateko gurdia izango du eta autobus bat Getariaraino. Bai gurdia eta bai autobusa goizeko 8,30etan irtengo dira Getariarantz Fortuna K.E‐ak Kontxan duen lokalaren atzeko aldetik, Zubieta kalea, iskin eginez Marina kalearekin.
10. Itsasoko kondizio txarrek ez badute zeharkaldia segurtasunez burutu ahal izatea uzten, Fortuna K.E –ak froga bertan behera uzteko eskubidea izango du, horrek ez du esan nahi konpentsazio edo itzulpenak egingo direnik. Eguraldiak onartzen badu, ordezko beste ibilbide ez lehiakor bat hartuko da.
11. Zeharkaldi hau itsasoko kayak‐eko Euskadiko Koparen barnean aurkitzen da eta txapelketa honetarako araudia jarraituz egingo da.

C.D. Fortuna K.E. – Pº Pío Baroja, 47 – P.M. Pío Baroja U.K. Tel. 943 214 900 Fax 943 217 177 (20008 Donostia‐San Sebastián)
e‐mail:
info@cdfortunake.comwww.cdfortunake.com

 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: