"Gernika 75. Masakretik zauriak ixtera" ekimena eta bake prozesua dela eta, Albaolaren eskutik itsasaldia egingo da Gernikatik Donostiara. Bidai honetan bi herritan geldituko dira, horietako bat Getaria izango delarik.
Uztailaren 4ean iritsiko dira Getariara, Udaletxeko aretoan egingo zaie harrera arratsaldeko 19:00etan.
Bi txalupetan etorriko dira Albaolako kideak, Amets Arzallus eta Xabier Egaña bertsolariak eta Irlandako protestantez eta katolikoz osatutako tripulazioarekin.
Gernikako bonbardaketa, "Gerrako haurrak", "Bou Nabarra"... bizi izan zuten Getariako eta beste herritako pertsonak gonbidatuta zaudete ekitaldi honetara.
Parte hartu nahi baduzue deitu telefono zenbaki honetara: 943896024.
Gernika 75. Masakretik zauriak ixtera.
Gernikatik Donostiarako bakearen aldeko nabigazioa 2012
Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage Society eta
Euskal Herriko Albaola Itsas Kultur Erakundearen egitasmoa