Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

ESKER ONEKO BAZKARIA GETARIAN

Esker oneko bazkaria Getarian
 
Martxoaren 10ean Getariako Udaletxean elkartu ziren "Arrantzaren ezagutza" proiektuan parte hartu duten arrantzale eta sare-konpontzaileak, AZTI-Tecnaliak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako esker oneko bazkari batean.
Udaletxean elkartu ziren eta udalaren ongo-etorria jaso zuten proiektuan parte hartu duten hogeita hamar bat gizon-emakume (35 dira proiektuan parte hartu dutenak), baita ere Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordea den Jon Azkue eta Arrantzako Zuzendaria den Jokin Diaz, AZTI-Tecnaliako ikertzaile diren Luis Arregi, Jose Mari Ferarios eta Estanis Mugerza, eta IMK-ko Koldo Goitiarekin batera.
Ekitaldian, Gizonek bordatutako txapela jaso zuten, emakumeek berriz, lepo-zapia. Horrez gain, proiektuaren barne egiten hari den bideoen zati bat ikusteko aukera izan zuten.
Azken bideoak, hain zuzen ere arrantza-teknika eta bere teknologi bilakaera batzen dituzten istorio konkretuak jasotzen dituzten grabaketak, apirilaren 12 eta 14 bitartean egingo den SINAVAL ferian aurkeztuko dira.
Getariako Udaletik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei baita Getaria aukeratzeagatik aurkezpen hau egiteko. Proiektoaren bideoak ikusgai izango dira Getariako webgunean ere.
Proiektoaren informazio gehiago:
 


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: