Getaria
Getariako webguneawww.getaria.net

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOAK DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAREKIN BAT EGIN DU

Getariako museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak gau-emanaldi lirikoa eskainiko dute larunbat honetan.

Ahots-teknikako II. edizioko ikasleek zenbait aria klasiko interpretatuko dituzte museoaren atarian.

Getaria, 2012ko abuztuaren 2a.- Cristóbal Balenciaga Museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak emanaldi lirikoa eskainiko dute abuztuaren 4an, larunbatean, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin batera. Cristóbal Balenciaga Museoko gau-emanaldiek jazz eta folk erritmoak alde batera utziko dituzte gau batez, eta hamar abeslari liriko hartuko dituzte; Ana Luisa Chova ospetsuaren ikasleak guztiak ere. Chova egungo panorama lirikoko ahotsik nabarmenen irakasle izan da.

Kontzertu lirikoa gaueko bederatzietan hasiko da, eta ordu eta erdi iraungo du. Hamaika aria klasiko interpretatuko dituzte, abeslari bakoitzak bana; hala, ahots-teknikako II. ikastaroko ikasleen lan ona entzun ahal izango dugu. Musika Hamabostaldiak antolatu du ikastaroa, eta Ana Luisa Chova eta Rubén Fernández Aguirre izan dira irakasle.

Nahi duenak, gainera, afaltzeko aukera ere izango du: hainbat gosegarri gazi, foiea eta mangoa entsaladan, izkiratzar-krema txangurru-ravioliarekin eta su eztian erretako arkumea patata pure krematsuarekin eta letxuga entsaladarekin. Azkenik, postrerako, txokolatezko lingotea. Erakustaretoak irekita egongo dira gau osoan.

Kontzertuak 15 euro balio du, eta sarrerak Musika Hamabostaldiaren bulegoan daude salgai, baita Getariako turismo-bulegoan ere. Kontzertura eta afarira bietara joateko, berriz, 65 euro ordaindu behar dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fundación Cristóbal Balenciaga Fundazioa

Zuriñe Abasolo: zurine.abasolo@fbalenciaga.com

Tel.: 664 512 483 / 943 004 77



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Google +1-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: