Ketak ezin izan zuen punturik ekarri Ordiziatik azken norgehiagokan. Bertan behera geratu zen partida zuten jokatzeko Ketak eta Ordiziak eta inauteri asteburu honetan izan zen hitzordua. Taldean hutsune asko zituztela egin zion bisita Ketak Ordiziako taldeari eta 1-0 emaitzarekin esku hutsik itzuli ziren etxera.
Erronka gogorra zuten Ketakoek aurrean. Ordizia goialdean kokatutako taldea da eta dena eman arren azken uneko gol batek punturik gabe utzi zituzten getariarrak. Norgehiagoka estua egon zen partida osoan. 0-0eko emaitzak ia partida guztia iraun zuen eta hori dela eta garaipena bi taldeen esku egon zen.
Norgehiagoka puntu banaketarekin amaituko zuela ematen zuenean etorri zen etxekoen gola. Azken minutuan Ordiziak gola egin zuen eta hor amaitu zen getariarren esperantza.
Laugarren posturaino jaitsi dira Ketakoak baina goialdean ongi kokatuta jarraitzen dute. Datorren astean zestoarrei egin beharko die aurre Iraetako futbol zelaian.