BALENTZIAGA KALEKO GARAJEAK
1.- Aparkatzeko toki gabeziaren arazoaren aurrean eta bereganatutako konpromezuak betez, Balentziaga kalean garajeak eraiki ahal izateko prozesuan dihardu Udala.
2.- Aurreproiektua idatzi da, azterketa geoteknikoa egina dago, obraren zenbatekoa kalkulatu da eta orain inkesta egitea tokatzen da.
3.- Inkestarekin, garajea zenbatek benetan nahi duten eta bideragarria izan daitekeen neurtu nahi da.
4.- Aukera egonez gero, garajeak Balentziaga kalearen azpian eraikiko ziren, solairu bakarrean edo bi solairuetan (108 edo 212 garaje).
5.- Zoru publikoaren gainean eraikiko zirenez, kontzesio moduan esleituko ziren eta 75 urtetarako.
6.- Noski, plaza bakoitzaren prezioan aldea legoke solairu bakarra (24.000 €) edo bi eginez gero (20.000 €). Prezio hauei BEZa gehituko zaie
7.- Prezio hauek gutxi gora beherakoak dira eta proiektua onartzerakoan finkatuko lirateke. Udalaren asmoa ekintza honekin, dirurik irabazi gabe, eragindako kostu guztiak ordaitzea litzateke.
8.- Udala prest dago, herritarren aldeko baldintza oneko maileguak lortzen laguntzeko banketxeekin hitz eginez.
9.- Interesatuek beraz, izena eman Udalaren bulegoan 2009ko urria eta azaroan zehar.
[48Kbs.]
[100Kbs.]