GETARIAKO ESTROPADA 2010- 08- 08
Getaria - Tolosako emakumeek garaipena berri bat lortu dute!!!
1. GETARIA-TOLOSA 05:32.00 05:35.25 11:07.25
2. ZUMAIAKO A. E. 05:33.00 05:36.12 11:09.12 00:01.87
3. ORIO A. E. 05:59.00 05:35.05 11:34.05 00:26.80
4. HONDARRIBIA A.E. 05:55.00 05:43.99 11:38.99 00:31.74
Getariako uretan Santoñak atera da garaile Zumaia eta Portugaleteri txanpa irabaziz, Ondarruk txanda itxiz garaileetatik berrogei segundora helduz.
Gora behera handiko eguerdia Getarian bizitakoa, naiz eta ura bare egon eta zerua lainotsua beroak gogor jo du. Lehenengo txanda bizia ikusi dugu Raspasek eskuratu duena. Naiz eta atzean atera, areetakoek pixkanaka pixkanaka gora egin dute hirugarren luzeran bigarren zihoazen Luanco harrapatuz eta hauen aurretik hirugarren ziabogara sartuz Santanderri hurbilduz eta azkenik haiei pasaz helmugatik igarotzerakoan bost segundoko errenta lortuz.
Bigarren txandan lehenengo bi postuetan egon da norgehiagoka Zarautz eta Hibaikaren artean, hasieratik aurreratu dira Zarauztarrek lehenengo ziabogan Errenteriakoei segundo bateko aldea ateraz. Bigarren luzeran Zarauztarrek gora egin dute bost segundoetako aldearekin helduz bigarren ziabogara, baina Hibaikakoek erreakzionatu dute lau segundo berreskuratuz baina ez da nahikoa izan eta helmugararte segundo bateko hori mantendu egin dute “enbatakoek”. Hirugarren eta laugarren San Pedro eta Crasto izan dira.
Hirugarren txandan berriz Donostiarra eta etxeko Getariaren artean izan da leia, naiz eta Getariak gogor atera, estropadako lehenengo luze azkarrena lortuz, eta bigarrenean errenta mantenduz, hirugarren luzeran behera egin du eta Donostiarrak zazpi segundo kendu dizkio hirugarren ziabogara segundo bat atzetik sartuz eta laugarren luzeran azkenik etxekoei garaipena lapurtuz eta helmugatik ia bi segundo aurretik pasaz.
Eta ohorezko txanda. Estu egon da Getariako uretan emandako azkenengo txanda. Naiz eta lehengo bi luzerak Zumaiak aurretik joan, Santoña eta Portugaletekoek gora egin dute, batez ere Kantabriakoak zeintsu aurretik sartu diren hirugarren ziabogara Zumaiari sei segundoko aldea ateraz eta Jarrillerakoak hauetatik segundo batera. Azkenik Pedreñak aldea mantendu dute eta garaile atera dira eta Portugaletek segundoko alde horri buelta eman diote eta Zumaiaren aurretik sartuz, Ondarruak itxi du txanda garailetatik berrogei segundora sartuz eta sailkapen orokorrean behera eginez.
![]()
Taldea![]()
HELmuga![]()
hel.dif.
![]()
1
S.D. Santoña
21:11:07
+00:00:00
2
Portugalete Ballonti
21:16:57
+00:05:50
3
Zumaia Altuna y Uria
21:17:18
+00:06:11
4
Donostiarra B
21:23:28
+00:12:21
5
Getaria Indaux
21:25:26
+00:14:19
6
Zarautz A.E
21:28:14
+00:17:07
7
Hibaika A.E
21:29:29
+00:18:22
8
Naturhouse - Mundaka
21:43:29
+00:32:22
9
San Pedro
21:50:52
+00:39:45
10
Ondarroa A.E.
21:51:54
+00:40:37
11
Raspas A.E.
21:54:77
+00:43:70
12
C.R. Colindres
21:55:27
+00:44:20
13
Ciudad de Santander
21:59:77
+00:48:70
14
C.N. Luanco
22:05:79
+00:54:72
15
S.D.R. Castro
22:14:65
+01:03:58
16
Lutxana A.E.
22:39:55
+01:28:48
[17Kbs.]