ASFALTATZE LANEN OHARRA
Cristobal Balenziaga museoko lanak amaitzear daudela eta etxebizitzak egiteko lur-mugimenduko kamioien joan-etorriak (beheko errepidetik) erabat gutxitu direla eta, irailaren 14an eta 15ean Sahatsaga kalea (Kiroldegia arte) asfaltatuko dute. Hori dela eta, aipatutako bi egun horietan ezingo da Sahatsaga kalean ibilgailurik aparkatu. Lehendik kale horretan aparkatuta daudenak, jakina, 14rako bertatik kendu egin beharko dira. Santa Ana eta Aldamar-eko garajeetako erabiltzaileek ohar hau kontutan izan beharko dute, EZIN izango baitute bi egun horietan ibilgailua sartu edo atera.