2010eko errenta aitortzeko kanpaina – Zerga informazioa
Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Gipuzkoatarian, 2010eko ekitaldiko zerga informazioa eskuratu daiteke. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.).
Postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.
Egun gutxi barru, errentako laguntza programa argitaratzen denean, informazio hori programa horretara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.
Nola lortzen da zerga informazioa?
Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiliz, Gipuzkoatarian sartuta. Berehala eskuratzen da.
Gure bulegoetara etorriz. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
Internet bidez eskatu daiteke, pasahitz operatiborik edo sinadura elektronikorik gabe, edo, bestela, telefonoz eskatu daiteke, posta arruntez jasotzeko.
Informazio gehiago
Kanpainaren webgunea: