Abuztuaren 10etik irailaren 25arte (biak barne), Udaletxeko sarreran ikusgai egongo dira, Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 29an, hasiera batez onartutako "Getariako Alderdi Zaharraren birpainerako plan bereziari" dagozkion planoak. Gainontzeko dokumentazioa Idazkaritzan egongo da ikusgai epe berean, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:00etara, eta www.getaria.net webgunean.
Planaren egilea den Santiago Peñalbak, horren aurkezpena egingo du irailaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Udaleko Pleno Aretoan.
Getariako Udalbatzarrak 2009ko ekainaren 29an egindako bileran hasiera batez onartu du Santiago Peñalba eta Manu Arruabarrena arkitektoek idatzitako “Getariako Alderdi Zaharraren birpainerako plan berezia”
Plana, udalaren idazkaritzan eta www.getaria.net helbidean jendaurreko erakustaldian jartzen da 2009ko irailaren 25a arte.
Epe honetan Udalbatzarrari zuzendutako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Getaria, 2009ko ekainaren 30a.
Alkateak
Iz. Andoni Aristi Ibarra