Getariako webguneawww.getaria.net
disminuir fuente ampliar fuente

INAUTERI FESTA HERRI ESKOLAN

OTSAILAK 12, ostirala


14:30ean, INAUTERI FESTA HERRI ESKOLAN: Mozorro desfilea, jolasak, festa, txokolatada. Kiroldegiko kanpoko pistan.

Haur Hezkuntzako ikasleak eskolako atarian edo dinamika gelan, eguraldiaren arabera,  eta lehen Hezkuntzakoak Kiroldegian, barnean txarra bada eta kanpokaldean eguraldi ona bada izango dira.
Egitaraua, gelaz gelako mozorro desfile batekin hasten da, musikarekin bat eginez.  Ondoren, seigarren mailako ikasleek hartzen dute ardura. Aurretik gelaz gela joaten dira antolatutako jolasak aurkezten eta taldeak egiten.
Horrela, kiroldegi atarian taldeetan antolatzen dira ikasleak eta prestatu diren jolasak egiten dituzte, aulkien jolasa, pañuelitozka, prendak, lokotsak biltzea, ...jokoak bukatzen diren heinean dantza saioak eta txokolatada izaten dira festa giroarekin jarraituz.
Lehen Hezkuntzako ikasleek beraiek erabakitzen dute zein mozorro jantzi.
Haur Hezkuntzakoak txandaka ibiltzen dira mozorrotzerakoan, etxetik ekarritako arropa zaharrekin, bereaiek nahi dutenarekin, gelan antolatutakoarekin. Aurtengoan arropa zaharrekin mozorrotzea dagokie. Dantzak eta jolasak antolatzen dituzte eta txokolatada ordez, boilo eta txokolatinak ematen zaizkie. 


Txokolatada prestatzeko Eskolako Guraso Elkartearen laguntza izaten da.
Lehen Hezkuntzako jaialdia 14:30 etan hasi eta 16:00 tan bukatzen da.
Haur Hezkuntzakoak 14:30 tan  gelan mozorrotzen hasten dira eta gurasoen parte hartzeajaialditxoan 15: 30 etan izaten da . Hauek ere 16:00 etan bukatzen dute.




www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative