Getariako webguneawww.getaria.net
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

7 metroko olatuengatik, Herrizaingoren abisua larunbat honetarako

Olatu arriskua
Eguraldia

 

Otsailak 6, larunbata
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abisu laranja jarri du indarrean larunbat honetan 7 metrorainoko olatuengatik. Ostiraletik larunbaterako gauetik larunbat arratsaldera arte olaturik indartsuenak eta altuenak helduko dira. Gero, ahultzen hasiko dira eta, ondorioz, abisua maila horira jaitsiko da.


Ostiralean zehar, olatuak gero eta altuagoak izango dira: goizean, 3,5 metrokoak izango ditugu, eta gauerako 4-5 metrokoak daude iragarrita. Larunbat goizaldean ez da aldaketarik egongo; arriskurik handieneko orduen ostean, larunbat gauean, olatuak indarra galtzen hasiko dira, apurka-apurka, baina 4 ala 5 metrorainoko altuera izango dute oraindik. Larunbatetik iganderako goizaldean ahulduko dira.

2010/2/6 - LARUNBATA

Iragarpena

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak 5-6eko indarrarekin itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Arratsaldean baretu egingo da 4-3ko indarrarekin eta itsaskia edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu; gauean berriz jaitsi egingo da olatuen altuera 3,5-4 m-ra.

Deskripzio sinoptikoa

Haizeak ipar-mendebaldera aldatu eta euria ekarriko digu iparralde osora.

Eguzkia: UTC 07:22/17:30 | Ilargia: UTC 01:33/10:49
Mareak:    
Itsasgora UTC 08:41/3,51m UTC 21:17/3,3m
Itsasbehera UTC 02:34/1,33m UTC 15:06/1,5m
Uraren tenperatura:  11-12º
Ikus-eremua:  1 eta 4 Km bitartean
Isobaren mapa

2010/2/7 - IGANDEA

Iragarpena

Eki-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta egunsentitik aurrera 1,5-2 m ingurukoak.

Deskripzio sinoptikoa

Gradiente txikia egongo da eta haizeak hegoaldera egingo du berriz. Eguraldiak hobera egingo du nabarmen.

Eguzkia: UTC 07:21/17:32 | Ilargia: UTC 02:38/11:31
Mareak:    
Itsasgora UTC 10:18/3,24m UTC 22:58/3,19m
Itsasbehera UTC 03:40/1,58m UTC 16:23/1,72m
Uraren tenperatura:  11-12º
Ikus-eremua:  10Kmtik gora
Isobaren mapa

2010/2/8 - ASTELEHENA

Iragarpena

Mendebal-osagaiko haizeak 3-4 ko indarrarekin itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizean, pixkana handitu eta gauean 3 m ingurukoak altxatuko ditu.

Deskripzio sinoptikoa

Fronte hotz berri batek eguraldia guztiz aldatuko du; euria eta tenperatura baxuagoa izango dugu.

Eguzkia: UTC 07:19/17:33 | Ilargia: UTC 03:37/12:19
Mareak:    
Itsasgora UTC 11:42/3,14m UTC :/m
Itsasbehera UTC 05:03/1,7m UTC 17:23/1,79m
Uraren tenperatura:  11-12º
Ikus-eremua:  4 eta 10 Km bitartean
Isobaren mapa
 



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz