Otsailak 6, larunbata
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abisu laranja jarri du indarrean larunbat honetan 7 metrorainoko olatuengatik. Ostiraletik larunbaterako gauetik larunbat arratsaldera arte olaturik indartsuenak eta altuenak helduko dira. Gero, ahultzen hasiko dira eta, ondorioz, abisua maila horira jaitsiko da.
Ostiralean zehar, olatuak gero eta altuagoak izango dira: goizean, 3,5 metrokoak izango ditugu, eta gauerako 4-5 metrokoak daude iragarrita. Larunbat goizaldean ez da aldaketarik egongo; arriskurik handieneko orduen ostean, larunbat gauean, olatuak indarra galtzen hasiko dira, apurka-apurka, baina 4 ala 5 metrorainoko altuera izango dute oraindik. Larunbatetik iganderako goizaldean ahulduko dira.
2010/2/6 - LARUNBATA
Iragarpena
Mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak 5-6eko indarrarekin itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Arratsaldean baretu egingo da 4-3ko indarrarekin eta itsaskia edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu; gauean berriz jaitsi egingo da olatuen altuera 3,5-4 m-ra.
Deskripzio sinoptikoa
Haizeak ipar-mendebaldera aldatu eta euria ekarriko digu iparralde osora.
 |
| Eguzkia: UTC 07:22/17:30 | Ilargia: UTC 01:33/10:49 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
| Mareak: |
|
|
| Itsasgora |
UTC 08:41/3,51m |
UTC 21:17/3,3m |
| Itsasbehera |
UTC 02:34/1,33m |
UTC 15:06/1,5m |
|
 |
 |
 |
 |
 |
| Uraren tenperatura: 11-12º |
| Ikus-eremua: 1 eta 4 Km bitartean |
|